XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dana dala, Euzkadia poema hau fragmentarioa da.

Lehenengo kantua besterik ez dogu ezagutzen eta ez dirudi gainera autoreak beste kanturik idatzi ebanik.

Euzkak, Pirafros, Venus eta Apoloren seme gazte ederraren eta Erato, poeta lirikuen musa cantariaren alabeak ez dau izan ordurik hona bere graziak nork kantatu.

6. ARAZO TESTUALAK.

Eusebio M.ª Azkuek idatzitako bertsoen barianteak ikustean, era bitako azalpenak emon izan dira: batzuk Resurreccion M.ª Azkuek aldatu ebazala dinoe orduko bere eritxi linguistikoei jarraituz 34 beste batzuen ustez 35 aitak berak bertsio diferenteak itxiko ebazan eta ganera semearen zuzenketak aitaren euskera hobetzeko baino ez ziran izango.

Baina gitxi izan dira bariante guztiak azaltzeko erantzun zehatzak emon dabezanak 36 eta, orain arte behintzat, inor ez da azkeneraino heldu.

Eusebio Mariak ez eban ia ezer argitaratu bizi zala.

Egundaino argitaratuak izan diran bere bertso guztiak argitaratzailearen erizpideen arabera heldu jakuz: batzuk gitxienek manuskrito autografoaren transkripzioa baino ez dabe egin; beste batzuk grafia gaurkotu egin deutsie; azkenik, grafia ez eze, hitz eta egitura batzuk aldatu dituanik ere izan da.

Hau dala eta, ezin izan da jakin luzaroan zelan idatzi ebazan Azkue aitak bere bertsoak.

Horretarako manuskrito autograforik gorde ete dan jakin gura izan dogu.

Era bitako barriak aurkitu daitekez honen ganean.